viernes, 16 de septiembre de 2016

1.1 LARRIALDI EGOERAK


Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.

Gertaerak izan daitezke:

  • Uholdeak,
  • zentral nuklear baten erradiazio-ihesa,
  • merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...
Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:


1.-LARRIALDI KOLEKTIBOA:
Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.
Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke

Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke

2.-HONDAMENDIA: Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.
Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.

Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.

3.-KATASTROFEA: Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.
Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.

Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak